Project Description
Depresioari aurre egiteko kanpaina abiarazi zuen Agifesek 2019an. Osasun publikoko arazo hori gero eta nabarmenagoa da, eta bi milioi pertsonari eragiten dio Estatuan. Nahasmendu horren inguruan informatu eta sentsibilizatu nahi du ekimenak, estigmaren eraginez jende asko ez baita ausartzen laguntza eskatzera. Horrez gain, depresioa duten pertsonak ahalduntzeko eta lagutza eskatzera bideratzeko helburua du kanpainak.
‘Zure harremanik zailena’ lelopean, pertsonaren eta depresioaren arteko bizikidetza konplexuari egiten dio erreferentzia egitasmoak, harreman afektibo korapilatsuaren metafora baliatuz.