Project Description
Euskaltel Fundazioak teknologia berrien zale eta profesionalei zuzendutako topaketak antolatzen ditu urtero. Encounter bilkurak (Euskal Encounter, Araba Encounter, Gipuzkoa Encounter, XGN R Encounter eta Technium R Encounter) Euskadin eta Galizian gauzatzen dira, eta ondo pasatzeko nahiz ikasteko espazioa sortzea dute xede. Topaketa horien kanpo-komunikazioa kudeatzeaz arduratzen gara, prentsa-bulego, sare sozialen kudeaketa, argazkilaritza eta bideo zerbitzuk eskainiz.
Egia esan, etxean bezala sentitzen gara informatika-festa hauetan ;)