Project Description

Gastronomia, agronomia eta gizarte arloetako hainbat eragilek sukaldean eta baratzean berrikuntza barneratzeko helburua duen proiektu berritzailea gauzatu genuen. Buruko osasun arazoa duten pertsonen laneratzea bultzatzea ere proiektuaren ardatz nagusietarikoa zen, Agifes eta Karabeleko elkarteen eskutik. Basque Culinary Center, Orona Fundazioa, Agifes, Diametro 200, Blasenea, Kimu Bat, Ernetuz, Karabeleko eta Infotres eragileok burututako ikerketa-lanari esker, IV. gamako ekoizpen ekologikorako ustiategi txikiak martxan jartzeko ezagutza bildu genuen, Horeca kanalari eskaintza berritzailea eskaintzeko xedez.

Proiektuaren emaitza gisa sortu zen markari (Mihi Berdea) forma emateaz arduratu ginen Infotresen. Hostokume fresko eta ekologikoekin osaturiko mezclum berritzaile sorta bat da Mihi Berdea, eta Karabelekon ekoizten dituzte hostoak inguru jatetxeak hornitzeko. Proiektuaren eta markaren komunikazio lanak ere gure gain hartu genituen.