Project Description

Aurten ere ospatu da XGN R Encounter. Pandemia-egoerak, baina, topaketa online egitera behartu du, Euskal Encounterrekin gertatu zen moduan, baina festa-giroa ez da galdu. Egitasmoaren antolatzaileak Silledan (Galizian) elkartu dira, eta ehunka parte-hartzaile konektatu dira euren etxeetatik, programazio, arte digital, software libre, hardware eta bideo-joko arloetako ekintzetan parte hartzeko. Twitch bitartez igorritako Encounter TV programak topaketako jardueraren berri eman zuen, eta eduki interesgarriak eskaini zituen: elkarrizketak, hitzaldiak nahiz umorea.

Infotreseko lagunak ere han izan ginen ekitaldiaren komunikazioa kudeatzeko: prentsa-oharrak, sare sozialen kudeaketa, argazkiak, bideoak, eta Twitch-eko programarako edukiak lantzeaz arduratu ginen.