Project Description

Agifesekin elkarlanean antolatu genuen ‘TOC: beldurra obsesio bilakatzen denean’ izenburudun jardunaldia. 2020ko abenduaren 14an egin zen, eta bertatik bertara jarraitzeko aukera izan zen Donostiako Udalean, baita online eta zuzenean ikusteko ere Agifesen Youtubeko kanalean.

Real Sociedad taldeko fultbolari ohi Zuhaitz Gurrutxaga, egun aurkezle eta umorista lanetan dabilena, izan zen jardunaldiaren protagonista. Nahasmendu obsesibo-konpultsiboarekin bizi duen esperientzia partekatu zuen, eta Rosa Lafuente psikologoak ikuspegi espezializatua eskaini zuen.