Project Description

Hogei urte inguru daramatzagu Agifes elkartearekin lanean. Azken urteotan jorratu ditugun komunikazio arloen artean buru osasuna da, hain zuzen, sakonkien landutakoetako bat. Agifesen eskutik sartu ginen mundu honetan, eta, urteetan zehar ikasitakoari esker, sektoreko beste eragile batzuekin ere kolaboratu dugu.

Agifesekin komunikazio planak eta kanpainak lantzen ditugu, baita barne komunikazio, prentsa-bulego , sare sozialen kudeaketa, diseinu grafiko, argazkilaritza eta bideo zerbitzuak eskaini ere.