Project Description

Kimubat enpresak lan-arlo anitz ditu, eta zailtasunak zituen zerbitzu guztiak behar bezala komunikatzeko. Webgune berria sortzeko beharretik abiatuz, markari buelta bat ematea erabaki genuen, enpresaren nortasuna eta adar guztiak ondo azaltzeko eta irudi koherentea osatzeko. Horrela, Kimubat Taldea aterkipean, Kimubat Pasaia eta Kimubat Garden azpiatalak planteatu genituen, enpresaren zerbitzuak bi arlo nagusitan banatuz garbiago ikus baitzitezkeen lan-ildo nagusiak. Irudi korporatiboa ere berritu genuen, logotipoa zaharkitua baitzegoen, eta estilo grafiko berria euskarri guztietan aplikatzen joan ginen pixkanaka.