Project Description
Lufe enpresaren hazkundean laguntzeko aukera izan genuen, 2017an, Lombok agentziaren eskutik. Hedabideetan zabaltzeko kanpaina sortu genuen, enpresaren produktua ezagutzera emateko: Euskadin eta bertako egurrarekin eginiko altzari ekologiko eta merkeak. Estrategiak lortutako arrakasta benetan harrigarria izan zen.
Euskal Ikea goitizena jaso zuen enpresak eta oihartzun handia izan zuen Estatuko hedabideetan: informazio agentzietan, hedapen handiko egunkarietan (El País, El Periódico de Catalunya, ABC, El Correo…), telebistetan (TVE, Telemadrid, EITB…), irratietan (la Ventana de la SER, RNE, Radio Euskadi, M80…) eta aldizkari espezializatuetan (Elle, Woman, Modern Decoration Home, AD…).
Horri esker, enpresaren webgunearen bisitari kopurua izugarri handitu zen, baita eskaerak nabarmen areagotu ere. Online salmenta, enpresaren komertzializazio kanal bakarra, %100 igo zen egun gutxitan.