Project Description
‘Ez dakit nola esan’ haur eta gazteen buru osasun arazoak prebenitzeko eta kudeatzeko kanpaina da, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioarentzat (Fedeafes) egina.
OMEren arabera, buru gaixotasunen erdiak 14 urte bete aurretik hasten dira, baina kasu gehienak ez dira detektatzen, ezta tratatzen ere. Gainera, erakunde horrek adierazi duenez, suizidioa bigarren heriotza-kausa da 15 eta 19 urte bitartekoen artean.
Horregatik, helduek, gurasoek edo hezitzaile diren pertsonek berebiziko garrantzia dute nerabeen eta gazteen osasun mentaleko arazoak identifikatzerakoan. Garrantzitsua da pertsona horiekin komunikatzen eta lehen sintomak identifikatzen ikastea, lagundu ahal izateko.
Zalantzarik gabe, haiei entzuten eta ulertzen jakitea ezinbestekoa da; haiekin komunikazioa indartzea eta beldurrik gabe hitz egin ahal izateko konfiantza helaraztea oso lagungarria izango da osasun mentaleko arazoak prebenitzeko edota bideratzeko.