Project Description

Euskal Encounter topaketa teknologiko handia online egin da aurten pandemiaren ondorioz. Hala ere, parte-hartze datuak onak izan dira: 3.000 parte-hartzailetik gora eta 100.000 ikusle bakar Urretxuko kontrolgunetik streaming bidez igorritako saioan.

Urteroko esperientziaren desberdina izan bada ere, milaka pertsonarekin elkartu ohi baikara BECen, izugarri gozatu dugu Urretxuko frontoian, lehen Euskal Encounterra egin zen lekuan, ospatu den festa. Kanpo komunikazioaz arduratu gara gu: prentsa-oharrak, elkarrizten kudeaketa, sare sozialak, publizitate materialaren diseinua, ikus-entzunezkoen grabaketa eta edizioa eta argazkiak.