Project Description
5.000 lagunetik gora hartu zuten parte Donostia WeekINN 2019 berrikuntzaren astean. Donostiako Sustapenak antolatutako ekimenak 40 ekintza eskaini zituen, 25 espaziotan banatuta.
Infotresen egitekoa izan zen eguneroko laburpen bideoak grabatu eta editatzea, elkarrizketak grabatzea, baita laburpen bideoa osatzea ere. Horrez gain, egitasmoa zabaltzeaz arduratu ginen sare sozialen bitartez, eta jardunaldien argazkiak ere atera genituen.