Project Description

Zer egin dezakegu gure hiria hobetzeko teknologia disruptiboak erabiliz?

Donostia Sustapena erakundeak bultzatutako Donostia Innovation Challenge ekimenak helburutzat du gure gazteek berrikuntzarako dituzten gaitasunak lantzea. Egitasmoan parte hartzen duten neska-mutilek proiektu berritzaileak diseinatzen dituzte, hiriaren egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko.

2019an, 400 parte-hartzaile inguruk lau hilabetez lan egin zuten hiriko 13 enpresa eta zentro teknologikorekin elkarlanean, planteatutako erronkei erantzuna emateko.

Adimen artifizialarekin, errealitate birtual eta areagotuarekin, gauzen Internetarekin, robotikarekin eta 3D inprimaketarekin lotutako proiektuak jorratu zituzten taldeek.

Infotresen zeregina proiektuen aurkezpen ekitaldiko bideoa lantzea izan zen, baita argazkiak ateratzea eta sare sozialak kudeatzea ere.