Project Description

Breaking Molds agentziak Muebles LUFE enpresarentzat sortutako ‘Altzari itsusien denda’ kanpainaren hedapenean parte hartu dugu.

Kanpainaren helburua egur naturalari eta kontsumo arduratsuari balioa ematea zen, eta Infotresetik prensa-bulego zerbitzua eskaini genuen berau Estatu mailan ezagutarazteko.

Sei egunetan 280.000 eskaera baino gehiago jaso zituen kanpainaren webguneak, “altzari itsusi” horiek euro bateko prezioan erosteko. Publikoaren erantzun itzelaren ondorioz, web orriak zailtasunak izan zituen hainbat orduz, eskaerak aldi berean egiten zirelako.

Halaber, milaka pertsona igaro ziren otsailaren 8tik 11ra Donostiako Bretxan jarritako erakusketatik. Bertan, bezeroek itzulitako “altzari itsusi” horietako batzuk izan ziren ikusgai.